Unevoc Zentroa izendatutako webgunea dugu hau.
2016/2017 ikasturtetik, Tknika Unevoc Zentro ofiziala bezela izendatu zuten, eta honengatik sortu zen webgune hau, nahi zuten informazio guztia bistaratzeko. Hemen aurkitu dezakegu aurkezpen txiki bat, zein den estrategia nagusia, berriak, … .
Diseinuari dagokionez, erabiltzaileari erraza izango zen diseinuagatik egin genuen apustu, erakutsi beharrekoa garbi agertu dadin, inungo “floriturarik” gabe. Koloreen inguruan esan beharra dago erabilitako kolore nagusia, urdina, Unevoc-ek urdina erabiltzen duelako dela, eta hori izan da honen erabileraren “errudun”. Tknika-ren kolorea ere bai erabili nahi genuen, baino detaileetan, berde hori bistara astuna da eta. Hortaz, puntu jakin batzutan bakarrik erabili dugu, urdinarekin kontraste polit bat egiten duelarik.